BARNE-ANTOLAKETA
ALT Asesores-eko langileak lau ezagutza alorretan egituratzen dira: zerga-alorra, merkataritza-alorra, auzi-alorra eta higiezinen alorra. Hala eta guztiz ere, eskaintzen dugun aholkularitza zerbitzuan eraginkortasunik handiena lortzeko gure jarduera antolatzeko jardute alor bakoitzeko talde bereziak sortu behar direla erakutsi digu gure esperientziak.

Hori dela eta, eta gure aholkularitza jarduera bezeroen benetako beharretara bideratzeko dugun helburua kontuan izanik, sortzen den lantaldea osatzen duten profesionalek, beren esperientzia eta prestakuntzarekin, kasuan kasu beharrezkoak diren espezialitate eta ezaguerak dituzte.

Horrela, lantaldeek besteak beste laneko estandar hauek bateratzen dituzte beren egituran:

Ezaguera juridiko eta ekonomiko tradizionala (merkataritzakoa, administrazioarekiko auzietakoa, fiskala, kontabilitatekoa, enpresen ekonomiakoa,         forala, eta abar)
Kasuan kasu beharrezkoa den lege-espezialitateari buruzko prestakuntza egokia (hirigintzakoa, elkarteetakoa, forala, eta abar)
Eta mahai gainean dagoen sektoreari eta jarduera talde jakinari buruzko esperientzia zabala.

Lantalde bakoitzak arduradun nagusi bat du buruan; arduradun honek lantalde horren lana koordinatu egiten du. Honez gain, profesional hau da bezeroarekin etengabeko harremana izateko arduraduna eta bezeroarekin elkarlanean aritzen da landu beharreko gaiak zein diren zehazteko, egin beharreko lana ezin hobeto garatzeko argitu beharreko kontu guztiei irtenbidea aurkituz eta, oro har, bezeroaren aholkulari pertsonal bihurtuz.

Era honetan ALT Asesores-ek neurrira egindako harremana eta eskainitako zerbitzuaren kalitate bikaina bermatzen ditu, eta bi ezaugarri hauek, kasuan kasu, irtenbide egokia ematen laguntzen dute; helburua bezeroa bai lortutako emaitzekin nola emandako zerbitzuarekin pozik uztea da.
    © copyright Alt Norte | info@altasesores.net | Lege-ohartarazpena