| LANTALDEA |
Gaur egun dauden aholkularitza enpresak bereizten dituzten oinarrizko ezaugarri batzuk daude: kalitate profesionala eta lantaldearen konpromisoa.
Horren jakitun, ALT Asesores, hasiera hasieratik, enpresa eta partikularren aholkularitzan esperientzia sendoa duten profesional adituak elkartzetik sortu zen; profesional hauek, beraz, egiaztatutako kalitate profesionala dakarkiote lantaldeari. Ondoren ALT Asesores-eko lantaldea etengabe handituz joan da, profesional berri bakoitza hautatzerakoan zorroztasuna eta esperientzia maila beti aldaezin mantenduz.
Era honetan ALT Asesores-eko lantaldeak aurretik hainbat alorretan jasotako esperientzia eta praktika, ezaguera eta lan egiteko metodoa dituzte, hala nola:
Enpresen kudeaketa.
Enpresen kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.
Enpresa txiki eta ertainen aholkularitza integrala.
Ogasun-ikuskaritza.
Hirigintzako kudeaketa.
Abokatu bulegoak.
Elkarte kooperatiboen aholkularitza juridikoa.
Gaur egun ALT Asesores-en barne-egitura aholkulari talde gazte eta dinamiko batek osatzen du; talde honetan hogei ekonomilari, abokatu eta hainbat lege-alorretako lizentziadun baino gehiago daude eta gure inguruko hogei enpresa baino gehiagorekin elkarlan estuan aritzen da.
( ALT Asesores osatzen duten profesionalen zerrenda ikusi nahi baduzu, egin klik hemen ). |
|